Koruko Andra Mariaren Basilika

XII. eta XIII. Mendean eliza erromaniko baten esparru berberean kokatzen da gaur egungo Donostiako Koruko Andra Maria Basilika. Garai bateko eliza hura Nafarroak erregeek agindu zuten eraikitzea, 1522.urtetik 1560.urtera Espainiako errege ziren Austriarrek estilo gotiko eta errenazimentuan handiagotutakoa.

1688. urtean, egoitzaren atzealdean kokaturik zegoen Mota Gazteluko bolborazko biltegiek eztanda egiten dute, eliza guztiz kaltetuz.

Pedro Ignacio Lizardi eta Miguel de Salazar arkitektoen proiektuetan oinarrituta, 1743.urtetik aurrera berreraikitze lanak hasi ziren, gaur egun antzeman dezakegun itxurara iritsi arte.

1813. urteko Abuztuaren 31an hiriak sutan ageri da tropa ingeles eta frantsesen arteko gatazka dela eta. Donostia osoa erre egin zen, kale bat ezik: Andra Mariatik Bizente Deuna elizara igarotzen den kalea, gaur egun Abuztuak 31 deritzona.

Egoitzaren egitura 1771.urtean amaituriko altuera berbereko hiru nabez osaturiko areto solairu batek osatzen du, gurutzeria-gangaz estalita.

Horma hilobiaren isla duen aldamenetik ezartzen da egoitzarako sarrera, biziki hornitutako bi gaztelu ederrez inguratuta. Hilobian Sebastian Martir Deuna ikus daiteke, hiriko patroia.

Egoitza barnean hor dugu santua ere, Luis Bocciak 1819.urtean burututako margo lan batean.

Eliza barnean erdiko eta aldeetako erretaulak adierazkorrak dira; estilo klasikokoak, Diego de Villanueva eta Francisco Azurmendik eginak dira. Sebastian Deunarekin batera Donostiako patroi den Koruko Ama Birjinan oinarritzen da erdiko erretaula. Berrogei zentimetroko egurrezko tailua da Ama Birjinaren irudia, XV. edota XVI. mendeetakoa. Gozotasuna adierazten duen larruazal beltzaraneko itxura du.

Elizaren behealdean korua azaltzen da, eskailera batez lotuta. Aulkiteria erdizirkular bat nabarmentzen da, Francisco Bocente y Mendiak egina, eta nola ez: Cavaillé-Collek eraikitako organo erromantiko handia, azken hau 1863.urtekoa. Organoaren fatxada garai bateko organo barrokoarena da.

Eliz egoitza basilika gisa 1973.urteko Otsailaren 12an izendatu zen.

Kontaktua: