José Juan Santesteban Iraola

Organosantamaria-JoseJuanSantesteban

Jose Juan Santesteban 1809.urteko Martxoaren 26an jaio zen. 1813.urtean Wellingtonen soldaduek eragindako sutean bere guraso artisauek beren ondasun guztiak galdu zituzten. Hau dela eta, urte berean Eskoriatzara joan behar izan zuten.

Hango parrokoa, Juan Jose Zañola, Jose Juanen musikarako dohainetaz konturatu zen eta solfeoko lehen ezagutzak eskaini zizkion. Beranduago Oñatira abiatu zen bere musika ikasketak Manuel Garagarza organojolearekin sakontzera.

1821.urtean, Andra Maria parrokiako kapera maisu zen Mateo Albenizek Jose Juan Santesteban Donostiara bueltatzeko gomendatu zuen, bere musika kaperan sartzekotan. Zazpi urte iraun zuen honen zuzendaritzapean bere lehen obrak idatzi zituen: Miserere eta Meza bat, Eskoriatzan estreinatuta.

1834.urteko Otsailaren 12an, 25 urte zituela, Andra Mariako Kapera Maisu izendatu zuten. Kargua lortzean, elizan oraindik ere bi teklatuko organo barroko gaixoa mantentzen zen. Udaletxearekin adostasuna 1863.urtean iritsi zen eta emandako bultzadarengatik, hasiera-emate kontzertu bat ospatu zen Cavaillé-Coll organo handian, bere seme zen Jose Antonioren eskutik.

1884.urtean Parisera lekualdatu zen, bertatik Frantzia eta Italiako musikagile garrantzitsuenekin harremanetan jarriz. Bidai honen ostean, Andra Maria elizako Kapera Maisu gisa eskainitako karguari baietza eman zion.

Hortik aurrera ospe handia lortu zuen Donostia hirian. Edozein estiloko obra bilduma handia idatzi zuen, zortzikoak, ereserkiak, dantza doinuak bereziki, hauek denak hiriko musika elkarteek eskatuta. Bere ikasle izandako Antonio Peña y Goñik hauxe dio bere maisuari buruz: “Giza ekonomiaren indarrak orekatzen dituen elikagaien garrantzi berbera du musika berak Santestebanentzat, guztiz funtsezkoa”.

Ahots zein instrumentuentzat burutzen zituen moldaketak, bere eskuetan utzitako edozein pieza, bai bandarentzat, edota orfeoiarentzat, antzerki lan bati zuzenduak edota kontzertu batentzat. Gainera, Gipuzkoak koru taldeen lehen agerraldi eta jaiotzean ezinbestekoa izan zen Santesteban rola. Kapera Maisua izateaz gain, 1865.urtean Easo Orfeoia sortu zuen, ordurarte izandako lehen ahots talde finkoa.