Loreto Aramendi

Organosantamaria-LoretoAramendi

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak.

Baionako Eskualde Kontserbatorioan, Bernadette Carrau eta Esteban Landart irakasleekin organoa ikasi eta Urrezko Domina eta Lehenengo Saria eskuratu zituen, Hobekuntzako zikloaren bukaeran.

Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D) Jean Boyer, Louis Robilliard, J. Von Oortmersen eta Liesbeth Schlumberger irakasleekin lan egin zuen, eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu, organo espezialitatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat irabazi du bi urtez, eta baita Lartundo Fundazioarena ere epealdi berean.

Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta kalbezineko goi zikloaren amaieran Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen.

Ondoren, hiru urtez bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik.

Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu Radulescu, Oortmersen, Jansen, Moroney, Requejo, Roberto Szidon, Tony Millán, Claudio Brizzi edo Sakharov bezalako irakasleekin, besteak beste.

Errezitaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan, esaterako Musika Hamabostaldian, Donibane Lohitzuneko organo-festibalean, Barroco Aire izenekoan, Kataluniako Les Orgues-en, Arte Orgánica jaialdian, Santiago de Compostelako organo-zikloan, Miramongo Matinés zikloan, edo Teruelgo organo-zikloan, adibidez, Espainian bezela baita Italian, Belgikan edo Frantzian ere.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du, eta bi disko grabatu.

Kontzertuak ematen ditu bakarlari modura, eta hainbat taldetan, dela organo-jotzaile, piano-jotzaile edo klabezin-jotzaile modura. Bere errepertorioan garai eta estilo guztiak menderatzen ditu.

Psikologian lizenziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakasle da. Halaber, Donostiako Koruko Amaren Bazilizako organo-jotzaile titularra da.

Kontaktua: organistas.santamaria@gmail.com