Gorka Cuesta

Gorka Cuesta Donostian jaio zen 1969. urtean, eta hango kontserbatorioan hasi zituen armoniako ikasketako horezko mentzioa lortuaz. Era berean, Baionako “Conservatoire National de Region-en” organu ikasketak egin zituen eta Peio Çabalettek emandako klasetan idazkera, analisi eta orkestrazioa ikasi zuen, bi urrezko domin lortuaz. Horren ondoren Lyongo “Conservatoire National Superieur de Musique”-ko Loïc Maillié-ren idazkera klasetan onartua izanda, han egin zituen idazkera, analisi, orkestazio, zahar kontrapuntu eta zinemako musika ikasketak “Primer Premio a la Unanimidad”  eta epaimahiaren zorionak jasoaz. Eta azkeneko, konposizio ikasketak zabaldu zituen Parisko “Erik Satie” Kontserbatorioan Edith Canta de Chizy konpositorearen eskutik.

Erakunde batzuetako enkarguak hartu izan ditu, besteak beste: Donostiako Musika Hamabostaldiakoa, Lyongo Orkesta nazionalekoa, Pagoarte kultural elkartekoa … eta hainbat eta hainbat konposizio lehiaketetako sariak jaso ere. Bere sarien artean honako hauek aipa daitezke: “Cristobal Halffter Saria” (2008. urtean) eta “Premio especial para órgano del Primer Concurso de Composición de Música Sacra de la Catedral de Mónaco” (2009an), Iruñako Agrupación Coral de Cámararen VII Nazioarteko Konposizio Sariketan (2014).

Musikeneko irakaslea izan da eta 1989tik Donostiako Santa María del Coro-ko Basilikan organista laguntzaile bezala egon da 2009. urtean organojole jabekidea bezala izandatu zuten arte.

Kontaktua: organistas.santamaria@gmail.com