Alize Mendizabal

Organosantamaria-AlizeMendizabal

Donostian jaioa, bertako Goi Mailako Kontserbatorioan, piano eta klabizenbaloko ikasketak egin zituen. Bitartean, Baionako Conservatoire Nationale de Région zentroan organu ikasketak,  Bernadette Carreau irakaslearekin hasi, Esteban Landart Maisuarekin bukatu zituenak eta Urrezko Domina – Lehen Saria lortuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bekatuta, Toulouse-ko Goi Mailako Kontserbatorioan sartu zen (C.E.S.M.D), perfekzionamendu ikasketak Michel Bouvard , Jan Willem cansen, Louis Robillard eta Stéphane Bois irakasleekin ikasteko, Lehen Saria eta Mention Très Bien à l’Unanimitè du Jury, lortuz.

Jean Boyer, Daniel Roth, Louis Robillard, Ullrich Spang-Hansen, Joris Verdin, Szigmund Sazathmáry…bezalako irakasleekin ere ikasi du.

Kontzertu ugari eman du Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian, Barroko-tik XXI mendeko musika errepertorioa interpretatuz eta Donostiako Musika Hamabostaldia, Toulouse les Orgues, Ciclo de la Universidad Complutense, Orgue à St Jean de Luz, Fundación Abengoa… bezalako musika jaialdietan parte hartuz.

Conductus Ensemble talde barrokoaren kidea da 2002 urtetik. 2002/2003 ikasturtetik Eukal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko piano osagarriko irakaslea da eta Baionako CNRko kontserbatorioan organu irakaslea izan zen eta era berean Donostiako Koruko Andra Mariaren Basilikako organuaren titularra da.

Kontaktua: organistas.santamaria@gmail.com