Ana Belén García

Organosantamaria-AnaBelenGarcia

Andoainen jaio zen eta hantxe hasi zituen bere musika ikasketak ere.

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano-prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi mailako ikasketak nahiz organoko erdi mailako ikasketak Esteban Elizondo-rekin.

Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, bukatu zituen organo ikasketak, Esteban Landart-ekin eta bere prestakuntza Loïc Mallié-n moduko hainbat irakaslerekin osatu zuen; azken horren eskutik, esaterako, inprobisazio ikasketak jaso zituen.Hainbat maisuren eskutik hartu ditu gomendioak, hala nola, Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Peter van Dijk…

‘Enrique Lartundo’ Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan, bere piano eta organo ikasketak sendotu dituelarik. Pau-ko L’Ecole Nationale de Musique-n ‘Mention Tres Bien a l’Unanimité’ eskuratu zuen, organoaren espezialitatean, Jesús Martín Moro maisuarekin.

Bakarlari eta laguntzaile gisa hainbat jaialdi internazionaletan hartu du parte (España, Bruselas, Francia eta Rusia), hasi musika barrokotik eta musika kontenporanea arteko errepertorioa interpretatuz. Gaur eguneko musikarekin konpromisoa hartuta, jaialdi desberdinetan piezak estreinatu ditu: Donostiako Hamabostaldian, Leonen eta Zagreb-en (Croacia).

Gaur egun Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria, organo eta piano irakaslea izateaz gain Donostiako Easo Koroaren errepertorista da.

Donostiako Santa Maria del Coro Basilikako (Cavaillé-Coll 1863) organista ko-titularra da.

Kontaktoa: organistas.santamaria@gmail.com